ALGORTAKO DENDAK GURE KALEETAN

Algortako Dendak elkarteak kaleak erritmo biziz beteko ditu berriz ere urriaren 18an eta azaroaren 8an, larunbatak, auzoko ardatz komertzialak zeharkatuko dituen koreografia ibiltari batekin.

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak babestutako ekimenak tokiko kontsumoa sustatzea eta Algortak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen aniztasuna erakustea du helburu.

40 bat establezimenduk parte hartuko dute Algortako Dantzarte akademiako dantzariek herriko kaleak musikaz eta mugimenduz beteko dituzte 5. edizio honetan. Erakusleiho biziak aurkituko ditugu, koreografia txikiak musika berrienarekin eta zenbait emanaldi ardatz komertzialetatik gertu dauden plazetan.

Zuein zain gaude!



Register

You don't have permission to register