ALGORTAKO DENDAK SPOT MUSIKALA ESTRENAITU / ALGORTAKO DENDAK ESTRENA SPOT MUSICAL

Algortako Dendak euskarazko spot berria aurkeztuko du, La Tienda de los Horrores-en sarrera ospetsuan oinarritutako ekoizpen originala. Ikuspegi freskoarekin, umoretsuarekin eta auzoaren funtsari oso lotuta, ikusentzunezkoak, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak babesa duena, tokiko merkataritzaren garrantziaz hausnartzeko eta Algortako eguneroko bizitzan betetzen duen papera baloratzeko gonbita egiten du.

Oier Garamendi algortar sortzailea izan da ideiaren, zuzendaritzaren, gidoi teknikoaren eta abestiaren letraren arduraduna, erritmoa, ironia eta errebindikazioa uztartzen dituen omenaldi musikalari forma emanez. Spot-ak udalerriko 69 saltokiren parte hartzea izan du, eta lau protagonista, hauetako hiru Algortako Dendak-eko merkatariak: Iratxe Aguirre (Kala), Itziar Olabarria (Peluquería I.O.), Maider Basaldua (Eguizabal Puebla Hortz Klinika) eta Xabi Duran.

Iragarkiaren eduki guztia elkartearen beraren saltokiek egin dute: estilismoak BHU Getxok, Escuela Taller de Costura Begoña Ugidos, Lindau Tejidos-ek eta Vito 52k egin dituzte, eta azken koreografia, berriz, Dantzarteko Patricia Garaizarrek sortu du. Ile-apainketako aholkularitza Estimua, Espacio de Bienestar, Mahiko Peluquería eta Marsun Estilistas ile apaindegiek egin dute, eta makillajea Peluquería I.O.-k.

Ekoizpen koral honekin, Algortako Dendak elkarteak gogorarazi nahi du ez dela beharrezkoa gune komertzial handietara joan behar kalitatezko produktuak eta zerbitzu profesional eta hurbila aurkitzeko: «Gure tokiko merkataritzan denetarik dugu… eta zugandik gertu». Emaitza auzoko harrotasuna transmititzen duen eta Algortako ehun komertzialaren aberastasuna eta aniztasuna umore ukitu batekin ospatzen duen ikus-entzunezko zirraragarria da.


Register

You don't have permission to register