EROSI ETA IRABAZI – RASCA Y GANA – ALGORTAKO DENDAK

Algortako Dendak-ek “Erosi eta irabazi – Rasca y gana” ekimen berria jarri du abian, Gabonetan auzoan kontsumoa sustatzeko eta indartzeko diseinatutako kanpaina. Helburua tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dutenak saritzea da eta, aldi berean, kanpainaren parte diren establezimenduak ikusaraztea, herritarrengana are gehiago hurbilduz. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa duen ekintza abenduaren 10etik 29ra egingo da.

Oraingoan, Algortako 63 saltokik bat egingo dute tokiko erosketak saritzeko, hazka eta irabazi sistema baten bidez. Mekanika oso erraza da, atxikitako edozein saltokitan egindako erosketa bakoitzeko, bezeroek txartel bat jasoko dute, eta horrekin berehala jakin ahal izango dute banatuko diren Gabonetako 3.500 oparietako bat lortu duten.

Sarituak izan ez diren txartelek QR kode bat izango dute, eta horrekin 500 euroko azken zozketan parte hartu ahal izango dute, parte hartzen duten saltokietan bertan kontsumitzeko.

Zuein zain gaude!



Register

You don't have permission to register